San Kristobal eguneko kotxe apainduen erakusketa, Busturian
Sanjoanen ostean sanpedroak, eta sanmartinen ostean sankristobalak. Jai bat beste batekin ari dira lotzen Busturialdeko bizilagunak. San Kristobal eguna hilaren 10a bada be, asteburu honetan bertan hasita ospakizunak izango dituzte zenbait lekutan.
Gernika-Lumoko Agarre auzoan, esaterako, gaur hasiko dituzte San Kristobal plazan eta inguruetan antolatutako jarduerak. Azken urteetako ohiturari jarraituz, sardina janarik ez da faltako aurten be auzo horretan; ezta tortilla eta sukalki txapelketarik be. Foruan untxi sukalkia egingo dute domekan. Gainera, udalak nabarmendu duenez, Busturialdeko untxi sukalkirik “beteranoena” da Forukoa, aurten XXXVI. edizioa izango baita. Egun berean, azken urteetan berreskuratutako saragiaren ongi-etorria egingo dute foruarrek.
San Kristobal egunean bertan hasiko dituzte busturiarrek izen bereko auzoko jaiak. Irrintzi Alai dantza taldearen saioaren ostean, kotxe apainduen ohiko erakusketa egingo dute Busturialdeko herri horretan.
Aurten, nobedade legez, kardiokickboxing saioa egingo dute Busturian uztailaren 13an. Zapatua izanik, gainera, egitarau oparoa dakar egun horrek San Kristobal auzora. Paella txapelketa, txirrindulari lasterketa, danborrada eta kontzertuak egongo dira, besteak beste. Uztailaren 14an amaituko dituzte ospakizunak, txokolate janagaz.
Egitaraua, herriz herri
Busturia
- Uztailak 10. 13:00etan, Irrintzi Alai dantza taldearen saioa; 14:00etan, kotxe apainduen erakusketa; 20:00etan, erromeria Esteibar eta Obietagaz.
- Uztailak 12. 21:00etan, kalejira Bermeoko fanfarriagaz; 23:30ean, kontzertua: Casus Belli, Urgatz eta Haitzama.
- Uztailak 13. 11:30etik 13:30era,kardiokickboxing, San Kristobaleko futbito zelaian; 12:00etan, paella txapelketarako izena ematea eta trikitilariak; 14:30-ean, paellen aurkezpena eta sari banaketa; 17:30ean, txirrindulari lasterketa; 20:00etan, danborrada eta Adiskideak txaranga; 23:30ean, kontzertua: Backbone, Willis Drummond eta Bide Batez. Euskal artzain txakurren XX. erakusketa, Izpiluetan.
- Uztailak 14. 13:00etan, Bermeoko txistulariak; 17:00etan, umeen parkea; ondoren, txokolate jana.
Gernika-Lumo (Agarre)
- Uztailak 5. 19:00etan, umeen herri kirolak; 20:00etan, txupinaren jaurtiketa; 20:00etan, umeentzako dantzaldia, Xaiborregaz; 21:00etan, bertsolariak: Onintza Enbeita, Amaia Agirre eta Ibon Ajuria; 22:00etan, Xaiborren dantzaldia.
- Uztailak 6. 10:00etan, txupina eta diana; 11:00etan, VIII. tortilla txapelketa; 11:00etatik 13:00etara, haur jolasak, URE taldearen eskutik; 14:30ean, tortilla txapelketaren sari banaketa; 17:00etatik 20:00etara, haur jolasak, UREren eskutik; 18:00etan, saskibaloi eta futbito partidak, pistetan (erakustaldia, talde federatuen partidak, gurasoak seme-alaben kontrako partidak); 18:00etan, VIII. mus txapelketaren finalaurrekoa eta finala; 20:00etan, sardina jana; 21:00etan, txokolate jana; 21:00etan, Luhartz taldearen erromeria.
- Uztailak 7. 10:00etan, txupina eta diana; 11:00etan, VIII. sukalki txapelketa; albokaren musikagaz alaituko dute auzoa; 11:00etatik 14:00etara, umeentzako jolasak eta gaztelu puzgarriak, UREren eskurik; 12:00etan, meza nagusia, San Frantziskon; 12:45ean, kopaua; 13:00etan, Elai-Alai dantzari taldearen kalejira; 14:00etan, kazolen aurkezpena eta sukalki lehiaketaren sari banaketa, San Kristobal plazan; 14:00etan, mus txapelketaren sari banaketa; 15:00etan, herri bazkaria; 15:00etatik 18:00etara, haur jolasak, URE taldearen eskutik; 18:00etan, erromeria Jokaldigaz; 22:30ean, amaierako txupina.
Forua
- Uztailak 7. 11:30ean, XXXVI. Untxi Txapelketarako izena ematea, txosnan; 12:00etan, meza santua. Ostean, saragiaren ongi etorria eta Urdaibai dantza taldeko gaztetxoen saioa; 14:00etan, Untxi Txapelketako kazolen aurkezpena eta sari banaketa; 17:00etan, umeen jolasak eta txinbera lehiaketa (10 urtetik aurrerakoentzat txinberak antolatzaileek eroango dituzte).
- Uztailak 10. 12:00etan, meza santua. Ostean, salda eta bakailao jana, trikitixagaz eta panderoagaz alaituta.