Iruñeko ospakizunen bezperan, Gernika-Lumon be ospatu dute San Fermin. Urtero legez, San Kristobal plazan batu ditu Ehunzangok hainbat ume, San Fermin Txiki egunean. 10:45ean bildu dira Agarreko plazan, mozorroak prestatzeko eta abestiak entseatzeko. 11:30ean, aldiz, alkatearen pregoia entzun ostean, jaia piztu duen txupina jaurti dute.
San Fermini eskainitako abestiak ez dira falta izan, ezta entzerrurik be. Arrapaladan ganadutegiko zezenen aurrean aritu dira arineketan umeak, eta entzierroa amaituta, zezenekin argazkiak atera eta Gaixoa ni abestu dute, ohiturari jarraituz.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.