Earen ikuspegia
Eako Udalak jakinarazi duenez, uda partean, trafikoaren ondorioz, hainbat arazo sortzen dira herrigunean, eta horiek saihestea du helburu. Hori horrela, irailaren 8ra bitartean, ibilgailu baimenduek baino ezin izango dute Kalebarria, kale Nagusia, Aritza, Belen eta Jesus kaleetatik pasatu.
Ibilgailu baimenduak
Eako Udaletik azaldu dutenez, gutxieneko baldintza batzuk betetzen dituztenak soilik hartuko dituzte ibilgailu baimendutzat. Horrela, batetik, kotxea Ean erroldatuta izan beharko dute; bestetik, aipatu kaleetan garajea izan beharko dute, eta, azkenik, zamalanei dagokionez, lanak amaitutakoan alde egin beharko dute kale horietatik.