Errenteriako gurutzearen kokapen barriaren muntaia grafikoa (Gernika-Lumoko Udala)
Telefonicaren kable batekin trabatuta, Errenteria auzoko XV. mendeko gurutzea apurtu zuen iaz kamioi batek. Hileetako zaharberritze lanen ostean, aurki kokatuko du udalak gurutzea kurtzeroan, Ajangizerako bideko lanak amaitutakoan. Kokapena, dena den, ez da lehengoa izango, hegal batean jarriko baitute. Inaugurazioa, bestalde, Errenteria auzoko jaien barruan egin gura du udalak. Jose Mari Gorroñoren esanetan, auzoko bizilagunentzako garrantzia handia dauka gurutzeak, eta, beraz, inaugurazioan ahalik eta jende gehienak parte har dezan da asmoa. Hori dela eta, San Bartolome (abuztuak 24) eguna aproposa izan daitekeela deritzo Gernika-Lumoko Udalak.
Ustez, Telefonicaren kableak ez zuen gutxieneko altuera errespetatzen; hori dela eta, Telefonicak berak hartu beharko ditu bere gain gurutzea konpontzeko gastuak; alegia, 36.024 euro inguru.