Ibarrangeluko Laga hondartza
Herritarrei Ibarrangeluko Laga hondartzara joateko erraztasunak emate aldera ipini dute autobus zerbitzua martxan Nabarnizko eta Arratzuko udalek. Uztailean zehar, astelehenetik barikura egingo ditu autobusak joan-etorriak eta ondokoa izango da egingo duen ibilbidea: Belendiz-Nabarniz-Laga-Nabarniz-Belendiz. Artetxuko (Nabarniz) autobus geltokitik aterako da, 15:30ean, eta 19:30ean Lagako geltokitik. Bizkaibusaren Nabarnizko geltoki guztietan egingo du geldialdia.
Nabarniztarrek 2 euro ordaindu beharko dute joan-etorria, eta 3 euro gainontzekoek. 3 urtetik beherako umeek doan edukiko dute zerbitzua. Txartelak Nabarnizko eta Arratzuko udaletxeetan daude salgai.
Uztailaren 25ean eta 31n ez da autobus zerbitzurik egongo.