Puntista gazteak neguko txapelketan
Zesta-punta zaleek etorkizuneko izarrekin gozatzeko aukera izango dute zapatutik aurerra. Hain zuzen, Jai Alai Txiki kiniela txapelketa jokatuko dute gaztetxo mailako puntistek, Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Hamalau puntista gaztek parte hartuko dute txapelketan, eta nagusiekin bezala, astebururo bikoteak aldatuko dituzte antolatzaileek.
Zapatuan hasita, guztira zazpi jardunaldi jokatuko dituzte kirolari gazteek. Azken jardunaldian abuztuaren 14an jokatuko dute, Gernika-Lumoko Andra Mari eta San Roke jaietako egitarauaren barruan. Kiniela txapelketaren jardunaldi guztiak, 17:00etatik aurrera jokatuko dituzte puntistek.
Aurrelariei dagokionez, Aritzek, Asierrek, Urkok, Lezamizek, Unaik, Izeik eta Xabatek parte hartuko dute. Atzelarien kasuan, bestalde, Ekaitzek, Ibanek, Peiok, Davidek, Undak, Gorkak eta Ikerrek jokatuko dute.
Gaztetxo mailako neguko txapelketan maila edarra emon zuten puntista gazteek. Hala, udako txapelketa be arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek. Neguko txapelketaren emaitza harrigarria izan zen. Ekaitzek eta Urkok bardinduta amaitu zuten, eta antolakuntzak bi jokalariei emon zien lehen saria.