Hogei urte baino gehiagoko ibilbidea daukaten Gernika-Lumoko Udako Musika Jardunaldiak indarberrituta datoz aurten. Iaz, baliabide ekonomiko gutxi zeudela eta, ezin izan zuten musikaldirik antolatu Gernika-Lumon. Alabaina, herritarren eskaerak aintzat hartuta, egitarau zabalagaz itzuli dira Udako Musika Jardunaldiak. Denetara, hamar ekitaldi izango direla azaldu dute Naiara Urberuaga Kultura zinegotziak eta Rikardo Abaunza Kultur Etxeko zuzendariak.
Bihar bertan izango da emanaldietan lehenengoa. Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioak antolatutako lehiaketaren irabazle Pablo Menendez (Cangas de Narcea-Asturias, 1992) gitarra-jole gaztea igoko da Elai-Alai aretoko taula gainera, 20:30ean. Audiencen txanda izango da zapatuan, gernikarrek Mistress games disko barria aurkeztuko baitute Lizeo Antzokian.
Hegoamerikako Los Kaimanesen emanaldia izango da hurrengo asteburuan, uztailaren 13an; kasu horretan, San Juan Ibarra plazan, 21:30ean. Hilaren 20an, bestalde, The hot wok taldeak electro-funky-jazz-brass kontzertua emango du San Juan Ibarra plzan, 21:30ean.
Rikardo Abaunza eta Naiara Urberuaga, gaur goizean
Nazioarteko folklore jaialdia izango da hilaren 27an, Jai Alai frontoian. Kubako Pelepele, Swazilandiako Camagua eta Gernika-Lumoko Elai-Alai eta Galdakaoko Andra Mari taldeen saioak egongo dira ikusgai, 21:30etik aurrera. Uztailaren 28an eta 31n eta abuztuaren 10ean, bestetik, Urdaibaiko Organoak zikloagaz bat eginda, organo kontzertu bana hartuko dute Lumoko San Pedro elizak, Gernika-Lumoko Andra Marik eta Mertzedeko komentuak. Miriam Cepeda eta Luis A. Requejo ariko dira lehenengoan, Nicolo Sari bigarrenean eta Esteban Elizondo hirugarrenean.
Bilbao Orkestra Sinfonikoa entzuteko aukera ere badakarte Udako Musika Jardunaldiek. Hain zuzen, Lizeo Antzokian emango du kontzertua abuztuaren 13an, 20:00etan. Gainera, Abaunzak zehaztu duenez, Jon Malaxetxebarria gernikarraren batutapean ariko da orkestra. Amaitzeko, Las Txirenitas taldearen Volando voy antzezlana egongo da abuztuaren 15ean, Lizeo Antzokian.
Kontzertuetako gehienak doakoak izango direla azaldu dute Urberuagak eta Abaunzak. Hala ordaindi beharko diren bakarrak Audiencen eta Bilboko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuak eta Andra Mari eguneko antzezlana izango dira. Audiencen emanaldiko sarreretatik lortutako dirua taldea laguntzera bideratuko dute.
Egitaraua, egunez egun
Uztailak 5. Gitarra kontzertua: Pablo Menendez. 20:30ean, Elai Alai aretoan. Sarrera dohainik.
Uztailak 6. Pop-Rock kontzertua: Audience (Mistress Games diskoa). 21:30ean, Lizeo Antzokian. Sarrera: 6 euro (Bazkide eta Gazte Txarteldunak: 4,5euro).
Uztailak 13. Hegoamerikako musika emonaldia: Los Kaimanes. 21:30ean, San Juan Ibarra plazan. Sarrera dohainik.
Uztailak 20. Electro-Funky-Jazz-Brass Kontzertua: The Hot Wok. 21:30ean, San Juan Ibarra plazan. Sarrera dohainik.
Uztailak 27. Nazioarteko Folklore Jaialdia: Cuba Pelepele, Swaziland Camagua, Gernika Elai-Alai, Galdako Andra Mari. 21:30ean, Jai Alai pilotalekuan.
Uztailak 28. Urdaibaiko Organoak: Miriam Cepeda, Lui A.Requejo. 20:00etan, Lumoko San Pedro elizan. Sarrera dohainik.
Uztailak 31. Urdaibaiko Organoak: Nicolo Sari. 20:00etan, Andra Mari elizan. Doan.
Abuztuak 13. Kontzertu sinfonikoa: Bilbao Orkestra sinfonikoa. 20:00etan, Lizeo Antzokian. Sarrera: 8 euro (bazkideek 6 euro).
Abuztuak 15. Antzerkia: Las Txirenitas (Volando voy antzezlana). 22:00etan, Lizeo Antzokian. Sarrera: 12 euro (bazkideek 9 euro).
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.