The Riff Truckerseko kideak. Argazkilaria: Hibai Agorria.
Gernika-Lumoko The Riff truckers taldeak
Healing the soul bere lan luzea amaitutzat eman du barriki, bi urteko lanaren ostean. Diskoak argia ikusi aurretik, baina, deialdi berezia egin zuen taldeak, lana
croudfounding (lagunak bilatu) bidez jarriko dutela salgai jakinaraziz. Bada, bitartekariak albo batera utziz, diskoaren kopiak ateratzen laguntzeko eta ekarpenak egiteko eskaera egin zien zaleei. Hala, 2.000 euro behar zituela zehaztu zuen. Zenbateko horretara iristear dagoela, erronka barri bat ezarri du, 2.500 eurora helduz gero,
Healing the soul casstte formatuan aterako duela jakinarazi baitu taldeak.
Vercami atariaren bitartez egin daitezke ekarpenak.
Bestalde,
What i need izeneko urrerapen kanta entzungai jarri du taldeak,
bere webgunean. Entzuteaz gain, deskargatu be egin daiteke. Zortzi abestiz osaturik dago
Healing the soul, eta erritmo rockeroak ditu nagusi, blues eta country ikutuekin. 2012an hasi ziren gernikarrak euren bigarren lan luzea dena sortzen, eta 2013ko urtarrilean Muxik On estudioetan sartu ziren, grabatzera. Iñigo Etxebarrietaren gidaritzapean aritu dira gernikarrak.