Iazko ekitaldia. Argazkia: Txebi Arriaga.
Zapatuan egingo du Bermeoko Alkartasuna dantza taldeak ohiko urteko ekitaldia, Artza frontoian. Parte hartzeko deia egin die herritarrei, “festa giro polita” sortuko dela nabarmenduz. “Herritarrek Hego Euskal Herriko dantza ezberdinak ezagutu ahal izatea, taldeak urtean zehar egindako lana erakustea eta ikuskizunagaz denok ondo pasatzea” dira ekitaldiaren helburuak.
Hala, 40 dantzari eta musikari inguruk parte hartuko dute zapatuko saioan. Lehengo Gipuzkoako dantzak dantzatuko dituzte (Agurra, Ibarzabal…) eta ondoren Arabakoak eta Nafarroakoak. Bizkaikoen zarratuko dute ikuzkizuna, “jolas dantzek eta erromeria barne”. Halaber, “dantza ezberdinen istorioa be azañduko dute, besteak beste, nongoak diren eta zelan, noiz eta zergatik hasi ziren dantza horiek dantzatzen”. Beraz, diotenez, “gure herriko ohiturak ezagutzeko eta dantzekin ondo pasatzeko aukera” izango da zapatuan.
22:00etan hasiko da ekitaldia, eta sarrera doakoa izango da.