Urdaibaikoak Laredoko (Kantabria; Espainia) estropadan
Bermeoko (TKE), Elantxobeko (KAE 1) eta Mundakako (KAE 2) arraun taldeek estropadak jokatuko dituzte, asteburuan. Urdaibaik, esaterako, TKE ligako bi jardunaldi jokatuko ditu, Galizan. Alde batetik, zapatuan Nauta Sanxenxo (Pontevedra) estropada jokatuko dute, 18:00etatik aurrera. Bestetik, domekan Moañako banderan (Pontevedra) lehiatuko dira, 12:00etatik aurrera. Momentuz, Urdaibai sailkapen nagusiko hirugarren postuan dago, Kaiku liderrarengandik bi puntura.
Elantxobeko arraun taldeak, bestalde, Trintxerpen (Gipuzkoa). Hain zuzen, Pasaiako Ikurrina lehiatuko dute domekan, 11:30etik aurrera. Busturialdeak ez du ondo hasi KAE 1 liga. Hala, asteburuan jeitsiera play-offetatik aldentzeko ahalegina egingo dute. Momentuz, sailkapen orokorreko azkenaurreko postuan daude elantxobetarrak. Hiru puntura daukate Orio B hamargarren sailkatua.
Estropadekin amaitzeko, Mundakak, Donibane Ziburuko estropada jokatuko du, zapatuan. Asteburukoa KAE 2 ligako lehen estropada izango da. KAE 2 mailako taldeek 19:00etatik aurrera neurtuko dituzte indarrak, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) uretan.