Pablo Menendez
Udako Musikaldiaren aurkezpena gaur egingo du Gernika-Lumoko Udalak. Uztailean zehar izango dira kontzertu guztiak. Emanaldietan lehenengoa bihar bertan izango da. Hain zuzen, Pablo Menendezen kontzertuak irekiko du Musikaldia.
Kultur Etxean egingo dute jardunaldien aurkezpena, 12:30ean. Naiara Urberuaga Kultura zinegotziak eta Rikardo Abaunza Kultur Etxeko zuzendariak emango dituzte aurtengo edizioaren inguruko azalpenak.