Afrikara doaz Gernika KESBeko hiru kide emakumezkoen Euskal Selekzioagaz jokatzeko
Gernika KESB saskibaloi taldeko hiru jokalarik lagunarteko partida bat jokatuko dute Euskal Selekzioagaz, hilaren 7an. Partida berezia izango da, gainera. Izan be, Euskal Selekzioko kideak Afrikara joango dira Senegaleko selekzioaren kontra jokatzeko. Iñaki Saiz de Trapaga hautatzaileak, Izaskun Garcia, Judith Monasterio eta Nerea Moreno deitu ditu lagunarteko partida jokatzeko.
Senegalekoa selekzio oso sendoa da, eta Afrobasketa irabazteko hautagaietako bat da. Azken urteetan hainbat domina irabazi dituzte afrikarrek txapelketa horretan.