Gernikako piperrak dastatzen, iazko azoka berezian
Hileko lehenengo zapatua izanda, azoka berezia izango da etzidamu Gernika-Lumoko Merkatu plazan. Oraingoan, Gernikako piperra dastatu ahalko dute bertaratzen direnek, baina, betiko legez, bestelako produktuak be egongo dira salgai. Besteak beste, Urdaibaiko ortuariak, ogia, euskal pastela, jogurta, patea eta eztia erosteko aukera egongo da. Halaber, artisau produktuak be egongo dira ikusgai eta salgai. 09:00etan zabalduko dute azoka, eguerdira arte.
Hitzordua aprobetxatuz,
Gernika-Lumoko Herrirak bere udako materiala jarriko du zapatuan salgai, Merkatu plazan bertan.