Biharko greba deialdiaren harira, zerbitzu minimoak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak
Lan txanda bakoitzean biharko egunean lau orduko lanuzteak egitera deitu dituzte langileak CCOO, UGT, ESK eta LAB sindikatuek.Deialdi horren harira, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu senbait sektoretan. Besteak beste, osasunean, garraioan, etxez etxeko laguntzari dagokionean eta zaharren egoitzetan ezari ditu zerbitzu minimoak. Hain justu, jaiegunetako funtzionamendua ezarri du ospitaleetarako, eta bidaiarien garraiak %30ean egon behar duela bermatuta adierazi du.
Bestalde, Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak (CECOBI) biharko deialdia zentzugabea dela esan du. Elkarteko presidente Pedro Camporen arabera, “ez dago justifikaziorik biharko greba deialdian”.