Eako Poesia Egunak, iaz
Urteko hitzordurik garrantzitsuenetarikoa heltzear dago Eara, hilaren 19tik 21era bitartean ospatuko baitituzte Poesia Egunak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hilaren 11n emango dute egitarauaren barri, Bilboko Cafe Bilbaon, 11:30ean. Orduan jakinaraziko dute aurtengo leloa be.
Poesia hutsa edo azukreagaz lelopean ospatu zituzten iazko Poesia Egunak, eta egitarauagaz asmatu zutela esan zuten orduko hartan. Urtero leghez, hainbat lagunek parte hartu zuten antolatutako hitzaldi, errezitaldi, antzezlan edota kontzertuetan.