Urtero egin moduan, ikasturtean zehar eskulanen ikastaroan herritarrek egindako lanak jarri dituzte ikusgai Busturiko Kultur Etxean. Uztailaren 15era arte ikusi ahalko da erakusketa Kultur Etxea zabalik dagoen ordutegian; hau da, 08:00etatik 15:00etara. Besteak beste, kutxak, hautsontziak, margolanak, pitxerrak eta beste hainbat ikusi ahalko ditu kultur etxera bertaratzen denak.