Muruetako ontziola
EBko lehia komisario Joaquin Almuniarenkin batzartuko dira bihar Bruselan, Iñigo Urkullu lehendakaria, Galiziako eta Asturiasko lehendakariak eta Espainiako Industria ministro Jose Manuel Soria. Adierazpen bateratua sinatu zuten atzo horiek guztiek, eta Almuniari bilera egiteko eskaera egin zioten. Are gehiago, Europa batzordeko presidente Jose Manuel Durao Barrosorekin batzartzea be eskatuko dutela zehaztu zuten atzo. Azken bilera horrek, gainera, uztailaren 15a baino lehen izan beharko lukeela zehaztu zuten.
Bestalde, “Espainiako ontzigileei
tax lease sistemaren bidez emon zitzaizkien diru laguntzak legez kanpo jotzeko aurkeztu den proposamena errefusatzea” eskatu dio EBri gaur, Izaskun Bilbao EAJko eurodiputatuak. Era berean, “kanpoko lehiakortasun desleialaren aurrean, estrategikoa izan beharko lukeen eta lanpostuak eta barrikuntza ekar ditzakeen industria babesteko” eskaera egin dio EBri.
La Naval, Murueta eta Zamacona ontzioletako langile batzordeek laguntzak itzuli beharrak izango lituzkeen ondorio larrien inguruan hausnar dezala eskatu diote Almuniari.