Arratzuarrek eta nabarniztarrek herri kirol desafioa jokatu zuten zapatuan, Arratzuko Belendiz auzoko San Pelaio jaietako egitarauaren barruan.”Herri kirolak sustatzea eta alkarregaz edarto pasatzea” izanik helburu, giro polita sortu zen Belendizen. Herri bien arteko neurketa Nabarnizen garaipenagaz amaitu zen.
Desafioa ez ezik, beste hainbat jarduera be izan dira Arratzun asteburuan. Aurreko astean hasi zituzten ospakizunak, baina joan den zapaturako egun osoko egitaraua prestatu zuten. Ondo baino hobeto pasatzeko aukera eduki zuten bertaratutakoek. Paella txapelketa be egin zuten, eta gozoena Barandika sendiarena izan zela ebatzi zuen epaimahaiak.