LAB: "Hilaren 7aren aurretik mahai sektorialik ez duela deituko jakinarazi du patronalak"
http://www.youtube.com/watch?v=Crx80RXfR18
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Gernika-Lumon gaur goizean egindako agerraldia
Uztailaren 7an iraungiko dira herrialdeetako lan hitzarmenak, eta horiek barritzeko asmorik ez du patronalak, LABen esanetan. Hitzarmenak hiltzen utzi gura dituzte enpresa buruek, enpresetan lan erreformak zein onura ekar diezaieken aztertzeko gero. “Eskubideak kendu gura dizkigute, eta Espainiako legea aplikatu gura dute”, esan du sindikatuak.
Hori dela eta, CCOO eta UGT sindikatuekin batera, uztailaren 4an lan txanda bakoitzean lau orduko lanuzteak egitera deitu ditu LABek langileak. “Hitzarmenak, lan baldintzak, enplegua eta etorkizuna defendatzeko estrategia integrala” eskatu du sindikatu abertzaleak, Gernika-Lumon egindako agerraldian.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.