Udalhitz hitzarmena luzatzea erabaki du Gernika-Lumoko Udalak
Negoziazio mahaia bilduta, bariku goizean adostu zuten bi aldeek tokiko erakundeetako beharginen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmena luzatzea, eta Lumon egindako osoko bilkura berezian eman zion udalbaltzak oniritzia, aho batez. Begoña Landak azaldu zuenez, hitzarmenik barik geratzeko arriskua zegoelako erabaki dute luzatzea, eta orain lan hitzarmen berri bat negoziatzen hasiko dira.
EAJk, aldeko botoa eman arren, prozesuarekiko desadostasuna agertu zuen. Alderdi horren arabera, arinago bildu behar zen negoziazio mahaia, eta ez azken unean. “Gaur egin dena askoz arinago egin zitekeen”.