Asteburuko estropada biak jokatuta, bi puntuko aldea ateratzen dio Kaiku liderrak Urdaibairi. Zapatuko La Caixa Banderan (Laredo, Kantabria, Espainia) eta Ambilamp Banderan (Portugalete) hirugarren eta laugarren sailkatu da Bermeoko taldea, hurrenez hurren. Kaiku da sailkapen nagusiko buru, eta bi puntura dago Urdaibai. Orio da bigarren sailkatua.
Sailkapen nagusia:
- Kaiku Ambilamp. 33 puntu.
- Orio Babyauto. 32 puntu.
- Urdaibai Umpro Avia. 31 puntu.
La Caixa Bandera:
- Kaiku Ambilamp. 19:41,70
- Orio Babyauto. 19:53,62
- Urdaibai Umpro Avia. 19:56,74
- San Juan Iberdrola. 19:57,46
Ambilamp Bandera:
- Tiran Pereira. 19:39,90
- Orio Babyauto. 19:45,76
- Kaiku Ambilamp. 19:50,56
- Urdaibai Umpro Avia. 19:51,50
Bestalde, Elantxobeko XXVI. Banderan Zierbena nagusitu da, 20:25,22ko denboragaz. Lekittarra izan da bigarren, eta Trintxerpe hirugarren. Etxekoak ez dira nahi beste ondo ibili, eta 11. amaitu dute estropada. Sailkapen orokorrean be ez daude ondo kokatuta elantxobetarrak; azken aurreko dira, 5 puntugaz. Zierbena da lidergoaren jabe, 24 puntugaz.
Elantxobeko XXVI. Bandera:
- Zierbena. 20:25,22
- Lekittarra-BM. 20:31,02
- Trintxerpe. 20:38,20
- Ondarroa. 20:38,33
- Zarautz. 20:47,81
- Itsasoko Ama. 20:47,99
- Santoña C.R. 20:54,04
- Club de Remo Kaiarriba. 20:58,48
- Getaria. 21:00,02
- Camargo. 21:05,25.
- Busturialdea-Elantxobe. 21:11,81
- Orio. 21:35,99
KAE Ligako sailkapen orokorra:
- Zierbena. 24 puntu.
- Lekittarra-BM. 22 puntu.
- Ondarroa. 17 puntu.
- Itsasoko Ama. 17 puntu.
- Trintxerpe. 16 puntu.
- Getaria. 13 puntu.
- Zarautz. 10 puntu.
- Club de Remo Kaiarriba. 10 puntu.
- Santoña C.R. 10 puntu.
- Orio. 8 puntu.
- Busturialdea-Elantxobe. 5 puntu.
- Camargo. 4 puntu.