Jai giro ederra ekarri dute sanpedroek.
Bermeon, Elantxoben, Mundakan eta Zarrabenta auzoan ospatu dira sanpedro jaiak asteburuan. Aurten, San Pedro eguna zapatuan izanda, igarri da han eta hemengo ekimenetan
jende gehiago ibili dela.
Jai girorik ez zen egon
Lumon. Han, jaietako ekintzak bertan behera uztea erabaki zuten jai batzordeak eta Gernika-Lumoko Udalak, zapatuko bizikleta martxan gertatutako ezbeharraren ondorioz.
Barikuan hasi ziren sanpedroak ospatzen
Elantxoben, eta egun horretan ez ezik, zapatuan zein domekan be hainbat jarduera egon ziren. Besteak beste, marmitako txapelketa egin zuten domekan; herriko gazteenek irabazi zuten, Txorrotxu taldeak. Danera, lau kazola aurkeztu zituzten.
Mundakan be jai giroan murgilduta daude. San Pedro egunean capoeira eta perkusioak alaitu zituen kaleak, eta gauean, Oihan Vegak dantzan jarri zuen plaza. Domekan, txikienak izan zuten disfrutatu zutenak, bits jaiagaz. Orain, datorren asteko sukalkiari begira jarri dira herritarrak.
Mendatako
Zarrabenta auzoan, meza ostean, txokoan bazkaldu zuten alkarregaz.