Ereñoko Raid-a inoiz baino arrakastatsuagoa izan da, Osertz Lejarreta Urdaibai Zaldi Taldeko kideak jakinarazi duenez. Haren berbetan, 50 parte hartzaile batuta, probaren errekorra hautsi dute, aurten. Izan be, 30 parte hartzaile inguru batu dituzte aurreko urteetan.
Gorakadaren gakoetako bat nazioarteko proba izan da antolatzailearen ustez. Euskal Herriko parte hartzaileez gain, Herrialde Katalanetako, Madrilgo (Espainia) eta Kantabriako (Espainia) lagunak be batu dituzte, Ereñon.
Lejarretak nabarmendu duenez, “balorazioa oso positiboa” da. “Parte hartzaileen errekor barri bat ezartzeaz gain, zaldizkoak oso pozik azaldu ziren probaren amaieran”.