Fiakun Team
Astra iluntzeak izenburupean, uztaileko eguaztenetako iluntzeetan kontzertuak egongo dira Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialean; bost eguazten, bost kontzertu. Uztailaren 3an Deslairen akustikoa hartuko du Astrak, doan, 20:00etatik aurrera.
Miss Baker (jazz-pop), Mobydick (folk akustikoa) eta The Bluestown sheriffs (rock-blues) entzuteko aukera egongo da uztailaren 10ean, 17an eta 24, hurrenez hurren. Fiakun Team-ek zarratuko du egitaraua, uztailaren 31n. Kontzertu guztiak Astraren kanpoko aldean izango dira, eta, beraz, doakoak izango dira. Denak hasiko dira 20:00etan.