Nekane Renteria zinegotzia eta Josu Cabriada
Bi kartel proposamen aurkeztu dituzte Busturiko jaietako kartel lehiaketara, eta bien artean Josu Cabriada mundakarrarena aukeratu du Busturiko Jai Batzordeak aurtengo jaiak iragartzeko. Koloretsua da kartela, eta Madariaga Dorretxea ezin izan da falta. Horrez gain, jaietan ohikoak diren dantzariak margotu ditu Cabriadak.
Busturiko jaietako kartel lehiaketara bitan aurkeztu dela azaldu du Cabriadak. Aurten, berea aukeratu dute eta 300 euroko saria jaso du.