Bilatu
Sartu
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Ajangiz
      • Arratzu
      • Bermeo
      • Busturia
      • Ea
      • Elantxobe
      • Ereño
      • Errigoiti
      • Forua
      • Gautegiz Arteaga
      • Gernika-Lumo
      • Ibarrangelu
      • Kortezubi
      • Mendata
      • Morga
      • Mundaka
      • Murueta
      • Muxika
      • Nabarniz
      • Sukarrieta
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion Agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Gaztemunduri Ateak Ireki
    • HITZAren 20. urteurrena
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Xixili
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
Sartu
Politika

Herrien Europa sortzeko garaia dela esan dute Aliantza Libreko eurodiputatuek

Busturialdeko Hitza
Busturialdea
2013/06/28
pnga_erakutsi.plEuropako Aliantza Libreen eurodiputatuek Gernika-Lumo bisitatu dute gaur. Hain zuzen, Francois Alfonsi Flandriarra, Jill Evans galestarra eta Tatiana Zdanoka letoniarra hartu ditu udaletxean Jesus Mari Gorroño Gernika-Lumoko alkateak. Eurodiputatuak eta horien laguntzaileak egiten dabiltzan bisitaren helburua, Euskal Herriko errealitatea lehen eskutik ezagutzea da. Hala, ez dute galdu gura izan Gernika-Lumo bezalako herri garrantzitsu bat bisitatzeko aukera. Izan be, “bakearen aldeko eta biolentziaren kontrako ikurra” bihurtu da bertoko herria, eurodiputatuen berbetan. Evansek jakinarazi duenez, “ohore bat da Gernika-Lumo bisitatzeko aukera izatea, Euskal Herriaren historiaren herri garrantzitsuenetako bat baita”. Dioenez, Euskal Herria sakon ezagutzeko aukera izan dute egunotan, eragile desbardinekin batuz. Hala, bertoko kulturaren, hizkuntzaren, eta naziotasun nortasunaren barri izan dute. Galestarrak nabarmendu duenez, “Euskal Herria nazio oso aberatsa da arlo askotan, eta bidaia oso aberasgarria izan da guretzat”. Europako nazio txikiak elkarlanean hasteko garaia dela deritzo Evansek. Horregatik eskubide berdintasunaren alde batera borrokatzeko deia egin die gainontzeko nazio txiki guztiei. Dagoeneko zenbait pauso emon dituzte arren, eztabaida zabaltzeko garaia dela deritzote, Europa krisian baitago. “Krisi ekonomikoari krisi politikoa be batu zaio, herrien Europa sortzeko garaia zabalduz”, nabarmendu du. Alfonsi flandriarrak, bestalde, bake prozesua eta erabakitze eskubidea izan ditu berbagai. Haren hitzetan, “Euskal Herriko bake prozesua etenda dago, aldeetako batek bere eginkizunak betetzen ez dituelako”. Hala, ardura gehiago hartzeko eskatu dio Espainiari, bake prozesua desblokeatzeko. Haren ustez,  Europa, Espainia, Frantzia eta Euskal Herria inplikatu behar dira bake prozesua arrakastatsua izan dadin. Momentu honetan, bake prosezua sendotzeko baldintzarik ez dagoela gogoratu du flandriarrak. Dioenez, Arnaldo Otegigaz gertatzen dabilena ulergaitza da. Europarlamentarien ustez, “iritzi bat plazaratzeagatik” dago kartzelan Otegi. Hala, elgoibartarra (Gipuzkoa) aske uzteko exigitu dute. Atzo, Otegi bisitatzeko asmoa zeukaten europarlamentariek, baina bisita bertan behera geratu zen. Eskaera duela asko egin arren, ez zieten utzi sartzen Logroñoko kartzelara. Alfonsirentzat, “Espainiak ez du lagundu nahi berradiskidetze prozesuan”. Flandiarrak esan duenez, nazio txikien eskubideak onartzen ez diren bitartean, “salaketa da bide bakarra”. Zdanokaren ustez be, atzo gertatutakoa “eskandalu” bat da. Nabarmendu duenez, Espainiak ez die uzten euskal presoekin batzea. Euskal presoekin batzeko ahalegina egin duten bakoitzean kartzela atarian amaitu da bisita.

Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Agenda

Bizkaia

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Bizkaiko Diputazioak zerga neurri guztiak onartzea espero du, sozialistekin edo «beste alderdiren batekin»

Berriak, Bizkaia

Hirurehun lagun bildu dira Derion, Ehun Mendietako Anaidiaren Eguna ospatzeko

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayk kaleratu asmo dituen 60 langileen zerrenda eman dio batzordeari

Euskal Herria, Bizkaia

Ekintzaile batek bi aste daramatza zuhaitz batean, itsasadar azpiko tunelaren aurka

Busturialdeko azken berrien buletina!

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Busturialdeko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-627 10 85 / 607 29 22 23
  • busturialdea@hitza.eus / gernika@hitza.eus
  • Elbira Iturri kalea, z/g. 48300, Gernika-Lumo
  • Publizitatea
  • 94-618 72 99 / 647 35 56 54
  • busturialdea@hitza.eus / bermeo@hitza.eus
  • Atalde 17, atzealdea. 48370, Bermeo
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.