Euskal Herrian Euskarazen (EHE) eskutik,
Euskalduna naiz eta arraro nago! umorezko bakarrizketa saioa hartuko du Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialak gaur.
Barry Barrez (Barry Manley) eta
Baltziskueta (Aitor Txarterina) antzezleak izango dira taula gainean, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen inguruan arituz.
Bakarrizketa saioa, Etxarri-Aranazen
Bizipen desberdinak dituzten bi lagun, euskaldun izatearen eguneroko komerien inguruan barre egiten. Izan be, ordubete iraungo duen saioan, euskaraz bizitzearen esperientzia azalduko dute bi umoregileek, nor bere esperientziatik abiatuta.
Irlanda hegoaldeko Cork hirian jaioa da Barry Barrez, baina aspaldi dabil irakasle Euskal Herrian. «Euskara ikasteko prozesuaren inguruko pasadizoak eta euskaldunen inguruko hausnarketak hitzez eta musikaz» azalduko ditu. Baltziskueta, bestetik, iruindarra da, eta euskararen inguruko egunerokotasuneko egoerak eroango ditu jendaurrera. Egoera horietako batzuk negargarriak izan daitezkeen arren, dramatismoa aldendu eta horien kontura barre egiten saiatuko da Iruñeko umoregilea.
Herriz herri dabil aurkezten bikotea Euskalduna naiz eta arraro nago! bakarrizketa saioa. Aulestiko Artedrama topaketan be egon ziren, joan den apirilean.
Euskalduna naiz eta arraro nago!
- Noiz. Gaur, 20:00etan.
- Non. Gernika-Lumoko Astra kulturarako fabrika sozialeko lehenengo solairuan.
- Prezioa. 2 euro.
pAntolatzailea. Euskal Herrian Euskaraz.