Europako Aliantza Libreko ordezkaritza bat Euskal Herrian da egunotan, bertoko errealitatea bertatik bertara ezagutzeko, eta bihar Gernika-Lumo bisitatuko dute. Udalak jakitera eman duenez, Batzar Etxera joango dira 10:00etan, eta Bakearen Museora 11:00etan. Ostean, Jose Mari Gorroño alkateak harrera egingo die udaletxean. Besteak beste, Francois Alfonsi (Flandria), EFA-European Free Allianceko eta Basque Friendshipeko kide Jill Evans (Gales), Tatiana Zdanoka (Letonia) eta Berdeen presidente eta Eusko Alkartasuneko Kanpo Politikarako ordezkari Lorena Lopez de Lacalle izango dira Gernika-Lumon.
Udalaren arabera, Euskal Herrian diren europarlamentarietako batzuek parte hartze garrantzitsua izan dute bake prozesuan.