Txirrindulariak Lumon gora
Aixerrotape Txirrindulari elkarteak antolatuta, zapatuan Urdaibaiko Infernua martxa zikloturistan batuko dira Busturialdeko Txirrindularitza zaleak. Hain zuzen, Lumon emongo diote hasiera Urdaibaiko Infernuari, eta 130 kilometroko ibilbide gogor baten ostean, Lumon bertan amaituko dute proba parte hartzaileek. Eguraldi iragarpenak baikorrak direla eta, hainbat parte hartzaile batzea espero dute antolatzaileek.
Proban parte hartzeko ez da aurretiaz izena emon behar, ezta ordaindu behar be. Hala, irteera orduan Lumon egoteagaz nahikoa da. Antolatzaileek azaldu dutenez, 08:00etan hasiko dira pedalei eragiten.
Urdaibaiko infernua zonaldean egiten den afizionatu mailako lasterketa gogorrenetako bat da. Aldapa bat igo bezain laster, beste bati egin beharko diote aurre parte hartzaileek.