Aitxitxen bufandie kantuan oinarrituta Mikeldi Donibanek egindako irudia
K2 tabernan jarri dute kantautore eatarraren kantetan oinarritutako
11 kanta 11 argazki izeneko erakusketa.
Katiuska gorriak diskoak jasotzen dituen abestietan oinarritutako argazkiak egiteko eskaera egin zien Josu Bergarak zenbait argazkilariri, duela zenbait hilabete, eta lan horren emaitza da K2 tabernan ikus daitekeena. “Helburua argazkilaritza eta musika lotzen dituen proiektu ezberdina gauzatzea izan da”.
Jabier Bergara (
Bikini beltza), Oihana Barato (
Berandu), Mikeldi Donibane (
Aitxitxen bufandie), Joseba Barrenetxea (
Dotore), Ander Morea
Karhobi (
Apnea), Laia Marques (
Una Paraula), Xabier Barrios (
Nasdrovia), Iban Gorriti (
Urduri), Xabier Santos (
Astiro), Monika Nude (
Inoiz) eta Ahots Lejardi (
Pitxuen kanta) dira proiektuan parte hartu duten argazkilari eta artistak.