Icaro interpretazio zentrora joateko irteera antolatu du Ajangizko kultur etxeak
Ajangizko kultur etxearen eskutik, Derioko Icaro zentroa ezagutzeko aukera edukiko dute herriko umeek nahiz helduek. Uztailaren 19an joango dira Historiaren Ezagutzarako Zentro Aurreratura, baina aldez aurretik eman beharko da izena, kultur etxean bertan (94-625 61 73 edo kultura.ajangiz@gmail.com), 10:00etatik 14:00etara. Hain zuzen, uztailaren 12a izango da azken eguna.
Icaro zentroa erabiltzaile-talde eta interesdun guztiei dago zuzenduta, bai ikuspuntu profesionaletik zein esparru didaktiko eta dibulgatibotik. Bizkaiko Elizaren artxibo historikoaren mendeetako agiriak aztertzeko aukera ematen du.
Ajangizko umeek txikientzako artxiboa bisitatuko dute eta, besteak beste, orain 500 urte nola idazten zen ikasiko dute, eta baita antzinako idazkiak irakurtzen be. Helduek, bestalde, zentroaren funtzioen, erabilgarritasunaren eta hedapenaren inguruko argibideak jasoko dituzte, besteren artean.