Herri kirol desafioa egingo dute Belendizen, zapatuan
Arratzuarrek eta nabarniztarrek herri kirol desafioa egingo dute, zapatuan. Hain zuzen, Belendizen (Arratzu) neurtuko dituzte indarrak bertoko bi herrietako biztanleak, 18:00etatik aurrera.
Antolatzaileek azaldu dutenez, “herri kirolak sustatzea eta alkarregaz edarto pasatzea” dira San Pelaio jaietako desafioaren helburu nagusiak. Hala, “giro” edarra aurkituko dute Belendizera doazenek.
12:30ean, bestalde, gazteenek herri kirol lehia baten parte hartzeko aukera izango dute. Gura duten guztiek parte hartu dezakete.