Imanol Goñi, mendi lasterketa batean
Imanol Goñi natxituarra (Ea) Euskal Mendi Lasterketa Kopako lehenengo postuan dago, egutegiko hiru proba jokatuta. Hain zuzen, orain arte lehiatutako hiru lasterketak irabazi ditu natxituarrak, kopa irabazteko hautagai nagusia bihurtuz.
Joan den asteburuan irabazi zuen hirugarren lasterketa, Amurrion (Araba). Kopa amaitzeko hiru lasterketaren faltan, 64 puntuko errenta dauka Goñik.
Domekan, bestalde, Espainiako Mendi Lasterketa Txapelketa jokatuko du Lleidan (Herrialde Katalanak).