
Jon Andoni Rementeria sumillerra, iazko dastaketan
Foruko Muinogorri elkarteak antolatuta dator barriro be Urdaibaiko txakolinen dastaketa. Domekan, 11:00etan hasiko dira sommilierrak txakolinak dastatzen, eta 13:00etan egingo dute sari banaketa, elkartearen egoitzan. Jon Andoni Rementeria (Remenetxe jatetxea), Gorka Ordorika (Zallo jatetxea), Patxi Zabala eta Bittor San Miguel sommilierrak izango dira ardoak dastatzearen eta puntuatzearen arduradunak.
Txapel bat eta diploma bat jasoko ditu irabazleak, baina gainontzekoak ez dira esku hutsik joango, den-denentzako sariak egongo baitira. Horrez gain, herritarrek be txakolinak dastatzeko aukera izango dute, ekoizleen eskutik. Gainera, ardoagaz batera, 500-600 pintxo prestatuko ditu elkarteak, doazenen artean doan banatzeko.
Bertoko produktuak sustatzeko hasi zen Muinogorri elkartea txakolin dastaketa antolatzen, eta urtero-urtero hogei bat txakolingile gonbidatu ohi ditu hitzordura. Bataz beste, hamabost ekoizle bildu ohi dira elkartearen egoitzan, Enrique Agorriaren arabera.