Beherapenen Gau Zoroa bihar, Gernika-Lumon
Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren laguntzagaz, Beherapenen Gau Zoroa antolatu du Gernika-Lumoko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteak biharko. Hain zuzen, 19:00etatik 23:00etara bitartean, beherapenak eskainiko dituzte arropen eta osagarrien dendek, altzaridendek, tabernek… Eskaintzen barri emateko arbelak jarriko dituzte herrian zehar.
Erosketak egiterakoan opari txekeak lortu ahal izango dituzte bezeroek, udazken-neguko denboraldian gastatzeko. Gainera, Kariberako bidaia baten zozketan sartuko dira.