Baseliza arteko ibilaldia egingo dute morgatarrek, domekan
Domekan, Morgako baseliza arteko laugarren ibilaldian parte hartzeko aukera izango dute bertoko mendizaleek. Martxaren helburua herriko ondarea zein paisaia aberastasuna ezagutzera emotea da, eta, horretarako, morgako hainbat auzo bisitatuko dituzte parte hartzaileek. Martxa arrakastatsua izan da aurreko urteetan. Hala, aurten be bardin gertatzea espero dute.
Interesatuek bi ibilbide izango dituzte aukeran: 23 kilometrokoa eta 13 kilometrokoa. Ibilbide luzea aukeratzen dutenek 08:30ean hasiko dute martxa, eta Ibilbide laburra aukeratzen dutenek, bestalde, 10:00etan.
Mendizaleek probaren egunean bertan emon beharko dute izena, Andra Mari auzoko udaletxe azpiko aretoan. 07:30ean zabalduko dute izen emotea.