Berbalagunkideak, irteera batean
Ikasturteko irteerei amaiera emango die asteburu honetan Gernika-Lumoko Berbalagunek. Hain zuzen, zapatuan hamahiru kilometroko mendi irteera egingo dute berbalagunkideek. Ibilbidea ondokoa izango da:
4 bankos-Bastegieta-Elorreta-Madalen-Obar-Amillaga-Arribaltza-Santa Luzia. Ibilbidearen ostean, bestetik, Ramon Bilbao ardoen dastaketa egingo dute, Betikoak txokoan.
09:00etan abiatuko dira, kultur etxe aurretik. Ardo dastaketa dela eta, ezinbestekoa da aldez aurretik AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian izena ematea. 5 euro ordaindu beharko dira.