Emakideren urteroko jaialdia
Barikuan eta zapatuan igoko dira Lizeo Antzokiko taula gainera Xankore taldeko (Emakide) kideak, 20:30ean,
Fantasmas de 6 a 9 antzezlanagaz oraingoan. Beste behin, Patxi Bilbao Zalbidearen zuzendaritzapean ariko dira Mari Paz Beares, Mila Artetxe, Ana Ruiz, Carmen Ortiz, Crescen Nogales, Arantza Atxa, Itziar Isusi eta Flori Trujillo Gernika-Lumoko antzezle amateurrak.
Sinopsia: Kristalezko Bolan lainua desgertaraztear dago, tarot kartak egia esatekotan daude, eta eskuko marretan argi ikus daiteke gertatzear dagoen hori. Ez dago zalantzarik; umore onez betetako egun bat daukazu aurrean, iruzur, sorpresa eta irriz betea. Eta guztiz ziur egoteko, dei diezaiegun mamuei, beraiek egiaztutako baitigute etorkizunak guretzat gordeta duena. Hori bai, beharrezkoa izango da ordutegia betetzea, izpirituekin solik 6etatik 9etara elkartu baikaitezke.