Idurre Bideguren Bermeoko alkatea iaz, teila jaurti ondoren
Beste behin be, Bermeoko Udalak Madalen Egunean Izarora joateko aukera eskaini gura die 16 herritarrei. Horretarako, izena emoten dutenen artean zozketa egingo dute.
Zozketa horretan 18 urtetik gora dituzten herritarrek soilik parte hartu ahalko dute eta Berh@z bulegoan emon beharko dute izena uztailaren 1etik 16ra. Aurrekoetan egin moduan, banaka edo binaka emon daiteke izena baina ezin izango dute parte hartu aurreko urteetako irabazleek.
Uztailaren 17an egingo dute zozketa, eta irabazleen izenak jarraian ezagutaraziko dituzte.