Bizikleta estatikoek Bermeoko Portuzarra hartuko dute zapatuan. Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak biking maratoia antolatu du zazpigarrenez. Ohi legez, hiru orduko maratoia izango da; 19:00etatik 22:00etara.
Hainbat lagunek parte hartzen dute urtero
Plazak mugatuak direla zehaztu dute antolatzaileek, 100 bizikleta soilik ipiniko dituzte. Horiek Portuzarran, olatuaren inguruan kokatuko dituzte. Euria egingo balu, kirol jarduera hori Artza frontoian egingo litzatekeela azaldu dute.
Biking maratoian parte hartu gura duten horiek Areneko kiroldegian emon beharko dute izena. Bermeoko kiroldegiko eta Urdaibaiko kirol txartela dutenek, 20 euro ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek, barriz, 24 euro. Jakinarazi dutenez, dirua honako kontu korronte zenbakian sartu beharko da, izen-abizenak adierazita: BBK 2095-0130-28-3201152424.
Edozein herritarrek parte har dezake biking maratoian. Halanda guztiz be, kirol jarduera horren ezaugarriak eta iraupena kontuan hartuta, prestakuntza minimo bat behar dela jakinarazi dute.