Urdaibai Arraun Taldearen aldeko apustua egin du Rafrinorrek
Taldeak, beraz, laguntzaile barria izango du aurtengo denboraldian; izan be, erabilitako olioa batzeaz eta birziklatzeaz arduratzen den Rafrinor enpresa bizkaitarrak bermeoko taldearen aldeko apustua egin du.
Urdaibaiko arraunlariek, barriz, konpromiso bat hartu dute: erabilitako olioa birziklatzeak duen garrantzia zabaldu beharko dute jarraitzaileen artean, «oraindik etxe askotan erabilitako olioa isurtzen da eta askotan itsasora iristen baita», diote Rafrinorretik. «Guztion konpromisoa» beharrezkoa dela azaldu dute enpresa horretatik.