Madariaga Dorretxea
Gaur eta bihar egingo dituzte bilerak Busturiko Madariaga Dorretxean Espainiako estatuko Europarc osatzen duten kideek. Besteren artean, 2009-2013 urteen artean egindako lanaren balorazioa egin eta estrategia prozesu barria ezarriko dutela azaldu dute. Autonomia Erkidego guztietako 70 ordezkarik parte hartuko dute hitzordu horretan.
Espainiako estatuko natura-parkeetako arduradunak bilduko dira gaur Busturian, 12:00etatik aurrera. Espainiako Europarc-eko kideek ohiko bilera egingo dute lehendabizi. Ondoren, Natura Sarea eta hori kudeatzeko tresnen inguruan eztabaidatzeko jardunaldi teknikoak egingo dituzte. Horietan profesionalak eta teknikoak parte hartuko dute, eta ingurua bisitatzeko aukera izango dutela zehaztu dute.
Espainiako estatuko babestutako gune naturalen arteko harremanak erraztea eta sendotzea da Europarc-en helburu nagusietako bat. Horrez gain, bateratutako proiektuak sustatzen laguntzen du eta guztien arteko kooperazioa bultzatzen du.