Emaitza «ezin hobeekin» bukatu dute eskola programa didaktikoa
2012-2013ko Eskola Programa Didaktikoa «emaitza ezin hobeekin» bukatu du Euskadiko Biodibertsitate Zentroa-Madariaga Dorretxeak. Jakinarazi dutenez, 2012ko urriaren 8tik 2013ko ekainaren 20ra arte, programa %100ean beteta egon da.
Hain justu, 101 ikastetxek parte hartu dute aipatu programan; aurreko urteetan zentroan izandakoez gain, ikastetxe barriak be izan dira aurten, eta horrek partaidetza oso handia izatea ahalbidetu duela esan dute zentrokoek.
Hurrengo ikasturtera begira, helburu bat finkatu du Euskadiko Biodibertsitate Zentroak: «adin ezberdineko ikasleak sentsibilizatzea», alegia. Horretarako, udan zehar lanean jarraituko dutela azaldu dute: «material berriak prestatzen, Euskadiko ikastetxeek 2013-2014ko Eskola Programa Didaktikoaren hasierarako eskuragarri izan ditzaten».
Irailaren 10ean zabalduko du Madariaga Dorretxeak inskripzioa, eta ordurako, informazio-liburuxka igorrita izan gura du.