'Bikini beltza' bideoklipa aurkeztu du Josu Bergarak
http://www.youtube.com/watch?v=3vTzW8EGqcU
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Katiuska gorriak hirugarren diskoaren bideoklip berria aurkeztu du Josu Bergara kantautore eatarrak, udara begira. Iñigo Sbeltza zuzendariaren gidaritzapean eta Motion graphics animazio ikusgarrien laguntzagaz egina, “Bilbo agertoki duen ikusentzunezko ezberdin eta originala” da eatarrarena.
Bideokliparen irudi bat
Aurten kaleratu du Bergarak Katiuska gorriak. Hainbat kolaborazio izan ditu lan barri horretan. Hari laukotea, pianoa, gitarra, ukelelea edo buzukiaren laguntzaz egindako kantak bildu ditu, Napoka Iria, Pau Alabajos eta Dr. Maha moduko musikariekin elkarlanean.
Kontzertu andana ari da ematen eatarra. Eako Poesia Egunetan be joko du, uztailaren 19an, The playful ensenble laukoteagaz batera. Abuztuaren 2an, berriz, Mutrikuko Saturraran hondartzan emango du kontzertua.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.