Josune Ariztondo, Miren Lurdes Garai eta Jose Mari Gorroño egitarauaren aurkezpenean
“Zesta-puntaren katedralak” aurten 50 urte betetzen dituela eta, programa berezi bat prestatu du Gernika Jai Alai elkarteak. Gaur egin dute berorren aurkezpena, Jai Alai frontoian bertan. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatu Josune Ariztondok, Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok eta Miren Lourdes Garai Gernika Jai Alai elkarteko presidenteak eman dute egitarauaren barri.
Egitarauaren aurkezpenean parte hartu duten hiru lagunek, frontoiaren “garrantzia eta ederatsuna” nabarmendu dituzte. Hala, zesta-punta berpiztearen aldeko jarrera agertu dute. Izan be, Gernika-Lumoko frontoia garairik onenetara bueltatzea gura dute.
Zesta-puntak eta Jai Alaik galdutako fama berreskuratzeko, antolatzaileek kultura eta kirol egitarau zabala prestatu dute, 50. urteurrenaren harira.
Kultura arloan antolatutako ekintzak eraikinaren baloreak ezagutaraztea izango dute helburu. Hala berezitasun arkitektonikoen barri emongo dute, eta, horregaz batera, zesta-puntak gizartean, ekonomian eta historian izan duen garrantzia azalduko dute.
Urteurreneko egitarauari hilaren 29an emongo diote hasiera hitzaldi bategaz. Llia Maure arkitekto madrildarrak (Espainia) frontoiaren ezaugarri arkitektonikoen barri emongo du. Antolatzaileek azaldu dutenez, egun horretan 50 urte beteko ditu frontoiak.
Frontoiaren garrantzia eta edertasuna nabarmendu dituzte aurkezpenean
Uztailaren 17an, bestalde,
Zesta-puntaren historia eta bilakaera. Euskal kirol unibertsala izeneko erakusketa zabalduko dute Gernika Jai Alaikoek. Erakusketa antolatzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gernika-Lumoko Udalaren laguntza izan du bertoko elkarteak. Jakinarazi dutenez, lehen aldiz jarriko dute jendaurrean partikularrek emondako material ugari. Erakusketa bizirik dagoen proiektu bat da antolatzaileen ustez. Hala, ekimen ibiltaria izatea gura dute.
Amaitzeko, uztailaren 19an, zesta punta bultzatzeko foroa antolatu du Gernika-Lumoko elkarteak. Foroan parte hartzeko gonbidaepena kirol horren munduko ordezkari guztiei luzatu diete gernikarrek. Klubak, federazioak, enpresariak, frontoietako arduradunak, tokiko kirol arduradunak eta komunikabideak batzea espero dute antolatzaileek. Kirolaren etorkizunari buruz eztabaidatzea izango da foroaren helburua. Interesa duten pertsona guztiek parte hartu dezakete.
Kirol arloa be egitarau garrantzitsua
Zesta puntaren xarma kirolean dago, eta Jai Alaikoek ez du ahaztu. Hala, afizionatu eta profesional mailako lau txapelketa antolatuko dituztela aurreratu dute. Jaialdiok uztailean aurkeztuko dituzte. Partidak, bestalde, abuztuak jokatuko dituzte puntisa hautatuek.
Secundino Zuazo arkitektoaren lana da Jai Alai, eta 1963an inauguratu zuten. Dauzkan ezaugarri bereziak direla eta, munduko frontoirik onena dela diote pilotariek. Zabalik jarraitzen duen munduko frontoirik handiena da Gernika-Lumokoa.
Lagun taldeei zuzendutako erakustaldiak nahiz bisita gidatuak egiten dituzte gaur egun. Prezioa pertsona kopuruaren araberakoa izaten da. Bestetik, duela zenbait urtetik bestelako jarduerak hartzeko be badago prestatuta.
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
-
Gernika-Lumoko Jai Alai frontoia
-