San Pelaio jaien harira, hainbat jarduera egon dira domekan Arratzuko Belendiz auzoan. Txakolin dastaketa, Arkaitz Estiballes eta Beñat Ugartetxea bertsolarien saioa, umeentzako jolasak, briska txapelketa… Aukerarik ez da falta izan, eta ondo baino hobeto pasatu dute belendiztarrek, batez be umeek. Gainera, San Joan bezpera zela eta, suaren bueltan biltzeko aukera be eduki zuten domekan. Txokolate, hirugihar eta txistorra jakin be ez zen falta izan.
Eguaztenean eta zapatuan jarraituko dute ospakizunekin. Egun osoko egitaraua prestatu dute zapaturako; besteak beste, herri bazkaria egingo dute ekainaren 29an.
Ekainaren 29ko egitaraua:
- 12:00etan, sagardo kupelaren irekiera.
- 12:30ean, paella txapelketarako izena emotea
- 12:30ean, gaztetxoen arteko herri kirolak. Ponyan ibiltzeko aukera be izango dute.
- 15:00etan, herri bazkaria.
- 18:00etan, Arratzuko eta Nabarnizko herritarren arteko herri kirol desafioa.
- 20:00etan, Linaje magoaren ikuskizuna.
- 21:30ean, bakailao eta txistorra jana.
- Herriko musika talde baten kontzertua.