Peio Bilbaok hamargarren amaitu du Espainiako Txirrindularitza Txapelketa
Peio Bilbao gernikarrak (Euskaltel Euskadi) hamargarren amaitu du lineako Espainiako Txirrindularitza Txapelketa. Hala, Busturialdeko bi parte hartzaileak kontuan hartuz gero, hoberena izan da Bilbao. Haritz Orbek gernikarrak (Euskadi) 23. postuan amaitu du lasterketa. Bilbao eta Orbe tropel nagusian heldu dira helmugara, Jesus Herrada irabazlearengandik bost segundura.
Behin behineko parte hartzaileen zerrendan Beñat Intxausti azaltzen zen arren, muxikarrak ez zuen Espainiako txapelketa lehiatu.