06:30ean izan da lehenengo meza Gaztelugatxeko San Juanen. Ordutik, eskaileretan gora eta behera ibili dira goizean goiz hasita hainbat bermeotar. Batzuek meza entzuten dute; beste batzuek, ordea, ohiturarekin jarraitzeko egin dute ibilbidea.
Jendea baselizaren inguruan
Gora iristerakoan, kanpaia hiru aldiz jo eta desioa eskatzen dute fededunek, eta kanpai hotsa gelditu barik dabil egun osoan.
Bermeoko herrigunean be giro polita dago. Gainera, 16:00ak arte sardinak jateko aukera dago Erriberan, Bostale ostalarien elkartearen eskutik.
Arane-San Pelaio Giberlortzaga auzoko jaiak be ospatzen ari dira. Arratsaldean mus txapelketa jokatuko dute bertan, eta 19:00etan Akerbeltz taldearen musikaz dantzatu ahalko dute bertaratutakoek.