Gaztelugatxeko San Juanen izan zen nafar gazteluaren lekukotasuna adierazten duen mugarria inauguratu zuten domekan, Gaztelugatxen bertan. Bermeoko Goiko Plazatik abiatuta, martxan joan ziren mugarria ipini duten lekuraino. Hainbat izan ziren, gainera, horretan parte hartzera animatu ziren taldeak eta herritarrak. Mugarriaren inaugurazioa egiteko ekitaldi polita egiten zuten eta ondoren bertaratutakoek hamaiketakoa jan zuten.