Martikorena eta Ugaldebere rallyaren momentu baten
Felix Martikorena eta Ion Ugaldebere (Gernika-Lumo) lehen mailan nagusitu dira Bizkaiko Begiratokiko Rallyan. Martikorenak eta Ugaldeberek hogeigarren denbora onena ezarri zuten helmugan. Hain zuzen, Iban Tarsicio eta Iñigo Peña irabazleengandik, zortzi minutura amaitu zuten proba.
Asteburukoa rally oso gogorra izan zen bikote parte hartzaileentzat. Lasterketa hasi zuten 45 parte hartzaileetatik, 24k bakarrik amaitu zuten proba.